Zilarrezko lau domina Durangaldera, hiru Ziortza Isasik eta bat Illart Zuazubiskarrek

Anboto 2021ko abu. 6a, 10:17

Martitzenetik eguenera bitartean Espainiako pistako txapelketak jokatu dituzte Galapagarren (Madril).

Ziortza Isasi elorriarrak zilarrezko hiru domina lortu ditu pistako Espainiako Txapelketan. Eustrak-Euskadi taldeko txirrindularia bigarrena izan da bakarkako jazarpenean, scratchean eta kanporaketan. Bere taldekide Illart Zuazubiskarrek, berriz, zilarrezko domina bat lortu du. Zuazubiskar bakarkako jazarpenean izan da bigarren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!