Elorrion ez ezik, Plentzian Zumaian, Sopelan edota Irunen ere egon dira kaleko edanean zeuden pertsona taldeak, eta Ertzaintza hurbildu ahala sakabanatu egin dira taldeak, istilurik sortu gabe.
Ertzaintzak Donostian, Billabonan eta Urretxun ere esku hartu behar izan du. Hiru pertsona atxilotu dituzte, desordena publikoa eragitea egotzita. Bestalde, Mutrikun 22 pertsona identifikatu dituzte osasun araudia apurtzeagatik, landetxe batean zeuden festa batean.