Elkarretaratzean batu direnek salatu dutenez " ez da AHTaren eraikuntza lanetan gertatzen den lehen heriotza, dagoneko 11dira makro azpiegitura hau eraikitzen bizia galdu duten pertsonak". Gaineratu dute, aurten, azken hildako honekin, gutxienez 34 langilek galdu dutela bizia Euskal Herrian, lanean edo lanaren ondorioz. "Istripu ez traumatikoak, bihotzekoak eta iktusak, lan heriotzen lehen gauzatzaileak" bihurtu direla nabarmendu dute. Azaldu dutenez, 2020an, heriotza guztien %25 izan ziren eta aurten dagoeneko zortzi langile hil dira arrazoi horrengatik.
"Lanean jasotzen den estresa, presioa, nagusien autoritarismoa,lan ordu luzeak, egonkortasun eza... giltzarri dira horrelako kasuetan, heriotza hauek ez dira kasualitatez gertatzen", elkarretaratzearen deitzaileek nabarmendu dutenez. "Heriotza horien erantzule" jo dute Eusko Jaurlaritza eta eskatu diote langileen baldintzak eta bizitzak babesteko behar diren neurriak har ditzala. " Egoera honekin bukatzeko lan eredu berri bat behar dugu, prekarietatearekin amaitu eta langileon bizitza eta osasuna lehenetsiko dituena".