LABek azaldu duenez, "dagoeneko istripu ez traumatikoak, bihotzekoak eta iktusak, besteak beste, bilakatu dira lan heriotzen lehen gauzatzaileak. 2020ean, heriotza guztien %25koak izan dira. Aurten, dagoeneko, 8 langile hil dira arrazoi honengatik". Gaineratu dutenez, "argi daukagu lan istripuak, traumatiko, ez traumatiko eta joan etorrikoak ere, ez direla zoriak edo kasualitateak sortuak. Ematen diren lan harremanen, prekarizazioaren, lan arautegiaren eta azpikontratazioaren emaitza dira".