Kurutzondoko edukiontzi batean txakurkumeak abandonatuta utzi izana gaitzetsi du Elorrioko Udalak

Anboto 2021ko eka. 3a, 17:58

Elorrioko Udalak Kurutzondo auzoko edukiontzi batean duela aste batzuk txakurkume batzuk abandonatu zituztela jakinarazi du eta gertakari hori hori gaitzetsi du. Txakurkumeak aurrera ateratzen ahalegindu diren arren denak hil direla jakitera eman dute.

Bestalde, udaletik azaldu dute, hasiera batean, eta katuak zirela suposatuz, udaltzaingoak, udalerrian abandonatutako katuak hartzeaz arduratzen den Elorrixoko Kale Katuak elkarteari deitu zion, eta katuak izan beharrean txakurrak zirela berretsi ostean, bigarren protokoloa jarri zuten martxan eta bilketa-zerbitzuaz arduratzen zen enpresari deitu zioten.  “Abisura joan ziren udaltzainek une oro jardun zuten bertan behera utzitako kasuetarako ezarritako protokoloari jarraituz. Hau da, bilketaz arduratzen den zerbitzura deitu zuten, eta txakurkumeak zentro horretan utzi ondoren, txakurkumeen egoeraren etengabeko eta eguneroko jarraipena egin da. Horrekin batera, animaliei tratu txar larria ematearen delituaren egilea nor den jakiteko ikertzen jarraitzen dugu”, adierazi du Erika Miranda Elorrioko udaltzaingoaren arduradunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!