Gontzal Murgoitio azpitxapeldun, mendi lasterketen Espainiako txapelketan

Anboto 2021ko api. 26a, 09:28

Gontzal Murgoitio Kantabriako lasterketa amaitu ostean.

23 urtez azpiko mailan estreinaldia zuen korrikalari elorriarrak.

Asteburuan mendi lasterketen Espainiako txapelketa lehiatu dute Kantabriako Liencres herriaren inguruan, 16 kilometroko ibilbide gorabeheratsuan. Hantxe aritu dira Durango Kirol Taldeko (DKT) korrikalariak. Gontzal Murgoitio azpitxapeldun geratu da 23 urtez azpiko mailan: 1.05.47. Uztailean 20 urte egingo dituen korrikalaria aurten estreinatu da kategoria berrian. 2019an Espainiako txapeldun geratu zen junior mailan.

Emakumeetan hirugarren sailkatu da DKT taldeko Oihana Kortazar. "Oso pozik nago lasterketarekin. Are gehiago ze aurkari indartsuak zeuden kontuan hartuta. Erritmoari eusteko kapaz izan naiz. Jaitsieretan eta igoeretan sentsazio onekin sentitu naiz. Laua izan da pixkat luze egin zaidana", adierazi du korrikalari elgetarrak.

Taldekako sailkapenean, emakumeak laugarren geratu dira eta gizonak bosgarren.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!