“Pertsona askok adierazi digute haserre daudela txertaketa herritik kanpo egiten ari delako, adineko jendea joan-etorrian ibiltzera behartuz. Horregatik, joan den martxoaren 17an, idazki bat bidali genion Osasun Sailari, eta adierazi genion prest geundela udal-eraikinak lagatzeko, kiroldegiko frontoian baheketa masiboa egin zen bezala, txertoa herrian bertan jarri ahal izateko“, adierazi dute udal ordezkariek ohar batean.
Kasuen bilakaera
Ostiral honetan, apirilak 9, ezagutzera eman ziren datuen arabera, azken aste honetan 8 kasu detektatu dira, eta intzidentzia-tasa 255,1koa da 100.000 biztanleko. Horri esker, herria gune gorritik atera da eta eremu horian dago.