Rafa Beitia: "Txertoan esperantza handia jarrita dago"

Anboto 2021ko urt. 11a, 09:49

Rafa Beitia pilotu elorriarra txertoak hegazkinez garraiatzen ari da mundu guztian zehar. 

Gabonak herrialde batetik bestera pasatu ditu Rafa Beitia pilotuak. Hotel batetik bestera. Hegaldi komertzialetako pilotua da. Azken asteetan hegazkinean orain arte eraman ez duen materiala darama: koronabirusari aurre egiteko txertoak. "Txertoan esperantza handia jarrita dago", dio elorriarrak. Elkarrizketa egiterako momentuan AEBetan zegoen. Bertan du bere basea, Washingtonen. Koronabirusak gogor kolpatu du inguru hori. "Sekula ez dut horrelakorik ezagutu. Egoera latza da". Baina, txertoak garraiatzen dituenak txertoa hartu gurako du? Bada, Beitiak dioenez, posible da etorkizunean tripulazioei herrialde jakin batzuetara sartzeko txertatuta egotea eskatzea. 

Urtea lanean hasi du. Hala ere, gustura dago. "Abiazioa nire ametsa izan da beti. Gogorra izan arren, nigatik balitz ez nintzateke sekula jubilatuko", azaldu du pilotuak. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!