9 kutsatu berri detektatu zituzten atzo Durangaldean

Anboto 2020ko abe. 8a, 12:41

9 PCR positibo detektatu zituzten atzo Durangaldean: Horietatik 3 Elorrion, 2 Zornotzan eta bana Abadiñon, Durangon, Mallabian eta Otxandion. 

EAEn, 6.616 (PCRak eta antigenoak kontuan hartuta) proba egin ziren atzo, eta horietatik 369 positiboak izan ziren: 140 Bizkaian, 145 Gipuzkoan eta 81 Araban. Gainontzeko positiboak, 1, EAEtik kanpo bizi diren pertsonenak dira. 

Ospitaleetan, berriz, 59 lagun ingresatu zituzten atzo eta ZIUn 128 pertsona daude.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!