Gaur eguerdian Osasun sailak asteburuko datuak kaleratu ditu, eta horien arabera eskualdeko hiru herri eremu gorrira igaro dira, tartean Elorrio. Elorrioko Udalak oraintxe azaldu duenez, prentsaren bitartez jakin dute herria pandemiaren eremu gorrian dagoela. “Oraindik ez dugu inolako jakinarazpen ofizialik, ez Eusko Jaurlaritzatik ezta Osasun Sailetik ere, eta uste dugu hori oso larria dela; egungo krisi egoeran, erakundeen arteko komunikazioa eta lankidetza ezinbestekoak dira beharrezko neurriak hartu ahal izateko ", kritikatu du Idoia Buruaga elorrioko alkateak.
Herritarrei mezua
Elorrioko datuak ezagututa alkateak herritarrei arduraz jokatzeko deia egin die. “Segurtasun neurri guztiak bete behar ditugu, maskara edo muturrekoa erabili, birusa zabaltzen lagunduko duten egoerak saihestuz, harremanak mugatu eta pertsonen arteko distantziak gorde”, bukatu du alkateak.