URAk bigarren zubiko habeak jarri ditu Toloto errekaren gainean

Maialen Zuazubiskar 2020ko uzt. 2a, 12:45

URA agentziak jakitera eman duenez Toloto erreka berbideratzeko lanak 1.608.594ko aurrekontua dute. 

Urak Toloto errekaren gainean bigarren zubiko habeak jarri dituela jakitera eman du. Ohar bidez jakitera eman dutenez, 18,83 metroko argia duen zubia da, eta ibilgailuen trafikoa igarotzeko azpiegitura berria da. 

Toloto erreka Ibaizabal ibaiaren eskuinaldeko ibaiadarra da;  3 km inguruko luzera du iturburutik Ibaizabalekin bat egin aurretik; eta azken 300 metroak Elorrioko herrigunetik igarotzen dira. Egun Toloto erreka lurrazpitik sartzen da Esteibarlanda inguruan, eta herria zeharkatu egiten du. 2019 bukaeran hasi ziren lanen helburua, berriz, erreka kanpora ateratzea da, eta Errebonbilo kalean Zumelegi errekarekin bat egitea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!