Ekainaren 22tik uztailaren 24ra egongo da indarrean erosketa-txartelak erosi eta trukatzeko kanpaina. Elorrion erroldatuta dagoen adin nagusiko pertsona bakoitzak bi txartel trukatu ahal izango ditu kanpaina osoan (ez bi txartel saltegi bakoitzean)
Saltegiek bereizgarri bat izango dute erosleek identifika ditzaten eta erosketa-txartelak kanpainari atxikita dauden saltegi horietan trukatu ahal izango dira. 20 euro ordainduta 25 euroko erosketa egin ahal izango da txartel horien bidez.
Txartelak unean bertan erosi eta unean bertan trukatu behar dira, udalak ohar batean informatu duenez.