Maiatzaren 12tik 23ra ziren egitekoak Canneseko (Frantzia) zine jaialdi entzutetsuaren 73.edizioa. Koronabirusaren ondorioz, zinemaldia ez da egingo, baina jaialdian parte hartzekoak ziren 56 filmen zerrenda kaleratu dute. Bertan ageri da Limbo.
Irune Gurtubai ekoizle elorriarraren eta Ben Sharrock zuzendari eskoziarraren proiektu berriena da Limbo. Erresuma Batura iristen diren lau errefuxiaturi buruzko filma da, eta Eskozian bertan grabatu dute. Aurretik, Picadero pelikula ere egin zuten elkarrekin.