Ibilaldiko antolatzaileek gazteei begirako sormen lehiaketa abiatu dute

Joseba Derteano 2020ko mai. 15a, 18:36

Edozein disziplina artistikoko bideoak grabatu eta bidali daitezke. Lanik onenak maiatzaren 31n erakutsiko dituzte, interneten.

18 urtetik beherako gazteei bideratutako ekimena, disziplina artistiko denei irekita dago: musika, dantza, antzerki laburrak, imitazioak, txisteak, akrobaziak, marrazketa, papiroflexia...

Bideoak formatu horizontalean eta ahal dela euskarri finkoetan (tripode edo mahai batean, esaterako) grabatu behar dira eta 4 minututik behera iraun behar dute. Grabazioan Ibilaldiko lelo (hel horri!), logo edo irudiren bat agertu beharko da. Egilearen datuekin batera, bideoak honako helbide elektronikora bidali behar dira maiatzaren 25a baino lehen: ibilaldia@ehi.ikastola.eus

Epaimahaiak 10 sormen lanik onenak aukeratu ditu eta maiatzaren 31n, Ibilaldi egunean, online antolatuko den egitarau berezian proiektatuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!