Maiatzaren 31n egitekoa zen Ibilaldia atzeratu egingo dute

Maialen Zuazubiskar 2020ko api. 3a, 11:47

David Cobos Txintxirri Ikastolako zuzendariak ANBOTOri jakitera eman dioenez maiatzaren 31n egitekoa zen Ibilaldia atzeratzea erabaki dute. "Lanean gabiltza eta beste data bat bilatuko dugu Ibilaldia egiteko", esan du Cobosek. 

Koldo Tellitu Ikastolen elkarteko lehendakariak agerraldia egin du Ikastolen jaien inguruan hitz egiteko. Bertan, jakitera eman du Ibilaldia, Herri Urrats eta Araba Euskaraz ez direla udaberrian ospatuko. "Saminez hartu behar izan dugu erabaki hau, baina ez zegoen beste irtenbiderik. Udaberrian ez ditugu gure jaiak ospatuko. Baina ez dira bertan behera geratuko. Guretzako jai hauek oso garrantzitsuak dira eta", esan du Tellituk. 

ANBOTOk David Cobos Txintxirri Ikastolako zuzendariarekin hitz egin du, eta beste data baten egingo dutela azaldu du. "Lanean gabiltza eta beste data bat bilatuko dugu Ibilaldia egiteko".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!