#0km

Elorrioko Udalak zergak ordaintzeko epea luzatu du

Maialen Zuazubiskar 2020ko mai. 5a, 15:46

Bizi dugun larrialdi egoera honen aurrean, zergen ordainketa atzeratzea erabaki du Elorrioko Udalak. 

Ohar bidez jakitera eman dutenez, egindako eta jakinarazitako likidazio guztien borondatezko ordainketa egiteko epea ekainaren 15era arte luzatzea erabaki dute. Horrez gain, helbideratutako ordainagiriak ekainaren 5ean konbratuko dituztela ohartarazi dute. 

Bestalde, eskaera guztiak telematikoki egingo direla, soilik urgentziazkoak jasoko direla eta ordainketa guztiak banketxean egin beharko direla azaldu dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!