Hirukote bezala kaleratu duten lehenengo abestia da. "Urteak dira, azken kantak kaleratu genituela. Gaur, nahiz eta tamalez ez izan egoera onenetan, itxialdi egun hauetan sortu dugun kantu berria aurkezten dizuegu, "Bizitza vs. Kapitala", izan ere, halakoetan ez gara ixilik geratzekoak" adierazi dute sare sozialetan.