Ia lau urteko etenaren ostean, iazko abenduan kontzertua eskaini zuen talde elorriarrak Hatortxu Rock jaialdian, azkena laukote bezala. "Iltzaturik generaman arantza kendu eta aro bati bukaera emateko aukera paregabea jarri zitzaigun pare-parean". Hain zuzen ere, bertan Aitor Mendilibar zaldibartarrak grabaturiko irudiekin bideoa kaleratu dute, bide batez.
Oholtzetara "udazken aldera" berriz igotzeko asmoa agertu dute. "Jo eta su gabiltza lanean, taula gainean nahi eta behar adina egur banatzeko asmoari jarrituz". Gaizka Jareño ‘Tronpi’-k, Ibai Arrizabalaga ‘Ibaiko’-k eta Xabier Gallastegi ‘Xagu’-k jarraituko dute taldearekin.