Horretarako hainbat neurri hartu dituzte. Esaterako, itxita dauden udal eraikinetako argindarra etetea eta berogailuak deskonektatu egin dute. Baita, kaleko puntu batzuetako argia ere. Udaletik jakitera eman dutenez, kalean argia egotea bermatuko dute, baina herriko puntu batzuetan eten egingo dute, eta beste batzuetan, posible balitz, intentsitatea jaitsi.
"Kale argiteria doitzearen ideia herritar batek helarazitako proposamen batetik sortu da, eta ideia oso interesgarria iruditu zaigunez, segituan lanean jarri gara. Udala oso eskertuta dago herritarrak izaten ari diren jarrerarekin eta helarazten ari diren proposamen eta elkartasun keinu guztiekin", aitortu du Idoia Buruaga alkateak.