Udaletik plazara

Herritarrei oinarrizko zerbitzuak bermatzeko udaleko langileen jarduna berrantolatu dute Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 31a, 11:25

Koronabirusak eragindako egoera berezi honetan, herritarrei oinarrizko zerbitzuak bermatzeko udaleko langileen jarduna berrantolatzea erabaki du Elorrioko Udalak. Prentsa ohar bidez jakitera eman dutenez, udaltzaingoak eta brigadako kideak baldintza bereziotara egokituta lanean jarraituko dute, Herritarren Arreta Zerbitzuan, berriz, herritarrei telefonoz erantzuteko pertsona bat egongo da eta gobernu-taldeko kideak normalean bezala jarraipena emango diote udaleko jardunari. 

Bestalde, udalari dagozkion gainerako azpikontrataturiko zerbitzuak etenda dauden arren, bertako langile guztiek bai lanpostua, baita soldata bermatuta izango dutela jakitera eman dute.

Horrez gain, kiroldegiaren kasuan, erabiltzaileei abonuaren zati propotzionala itzuliko diotela esan dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!