Udaletik plazara

Elorrioko ekoizleek Anbotopeko dendan salduko dituzte beraien produktuak

Anboto 2020ko mar. 27a, 11:57

Argazkia: Anbotopeko facebook.

Elorrioko Udalak Osasun sailak emandako gomendioari kasu eginez, astero egiten den azoka bertan behera uztea erabaki du. 

Hala ere, udalak azokan parte hartzen duten herriko ekoizleak babestu gura izan ditu, eta horretarako aukerak aztertzen ibili da. Prentsa oharrez jakitera eman dutenez, orain ekoizle horien produktuak Anbotopeko dendan saldu ahalko dituzte. 

Dendako kideek beraien sare sozialetan jakitera eman dutenez, hauxe da berain ordutegi berria:
* Astelehena 11:00-13:00
* Martitzena 11:00-13:00 17:30-19:30
* Eguaztena ITXITA
* Eguena. 11:00-13:00. 17:30-19:30
* Barikua. 11:00-13:00
* Zapatua. 10:00-13:30

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!