Udaletik plazara

Brigadako langileek hainbat gune desinfektatuko dituzte Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 23a, 17:00

Elorrioko Udalak herriko kaleak modu sakonagoan garbitzeari ekin dio, eta horretarako garbiketa-neurriak zorroztu dituzte. 

Udalak jakitera eman duenez, eguneroko garbiketa lanez gain, gaurtik aurrera zarama-guneak eta bertako edukiontziak desinfektatuko dituzte brigadako langileek. Baita, anbulantorio ingurua, autobus geltokiak eta zabalik dauden saltokien inguruak. 

Bestalde, udalak langileak egiten ari diren "ahalegina" nabarmendu gura izan dute, baita herriko merkatariak erakusten ari diren elkartasuna. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!