Udaletik plazara

Herritarrei laguntzeko janari-sortak prestatzen dabiltza Elorrioko Udala eta Kainabera

Maialen Zuazubiskar 2020ko mar. 19a, 12:11

Kainabera elkartearen laguntzagaz Elorrioko Udala hasi da beharra duten herritarrentzat janari-sortak prestatzen. Udalak ohar bidez jakitera eman duenez, egoera berri honen aurrean zaurgarri izan daitezkeen udalerriko familien eta pertsona nagusien premiak asetzea dute helburu. Gainera, egoera honek eraginda herriko 43 familia egoera zailean daudela eta datorren astean hauei janari-sortak banatuko dizkietela jakinarazi dute. 

Bestalde, bakarrik bizi diren 80 urtetik gorako pertsonei telefono deiak egiten hasi dira, eta 70 urtetik gorakoei gutunak bidali dizkiete. "Telefono-deiek oso harrera ona izan dute eta jendea oso eskertuta agertu da; izan ere, dei horien bidez, pertsona horien egoeraren berri jasotzeaz gain, behar dutenerako laguntza eskaini die udalak".

Laguntza-sarea martxan

Joan zen astelehenetik laguntza-sarea martxan dago Elorrion. Eta udalak herritarrei gogorazi die, laguntzarik behar badute 94 682 02 18 telefono zenbakira dei dezaketela. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!