Urtarrilaren 30eko greba deialdia

Elorrion, askotariko eragileek bat egin dute urtarrilaren 30eko greba deialdiarekin

Joseba Derteano 2020ko urt. 22a, 19:28

Herriko eragile eta mugimendu sozial ezberdinak batu dira plazan. Besteak beste, "prekaritatearekin amaitzeko" eta "lan baldintzak duintzeko neurriak hartzeko" eskatu dute, irakurritako testuan.

Era berean, egun "ukatuak" diren eskubide sozialak "aitortzea" eskatu dute. "Garaia da azken urteetan murrizketekin kendu diguten guztia berreskuratzeko eta adostu dugun Aldarrikapen Taularen norabidean aurrera egiteko", adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!