[AZKEN ORDUKOA] Antton Lopez aske geratu da deklaratu ostean

Anboto 2020ko urt. 22a, 17:05

Gainerako hiru atxilotuak ere aske geratu dira.

Gaur goizean Antton Lopez  'Kubati' elorriarra atxilotu du Guardia Zibilak, Zarautzen. Polizia operazio berean Oihana San Vicente, Oihana Garmendia eta Haimar Altuna atxilotu dituzte. Deklaratu ostean aske geratu dira laurak. Antton Lopez izan da irteten azkena, Intxaurrondoko kuarteletik, 17:00 inguruan.

Atxiloketen ostean Barne Ministerioak ohar batean azaldu duenez, 2016tik 2019ra 96 harrera ekitaldia antolatzea, "terrorismoa goratzea" eta "biktimen umilazioa" delituak egozten dizkiete laurei.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!