Antton Lopez elorriarra atxilotu du Guardia Zibilak

Artxiboko irudia. Argazkia: Argazki Press

Gaur goizean Antton Lopez  'Kubati' elorriarra atxilotu du Guardia Zibilak, Zarautzen. Polizia operazio berean Oihana San Vicente, Oihana Garmendia eta Haimar Altuna atxilotu dituzte.

Espainiako Barne Ministerioak komunikatu bitartez azaldu duenez, 2016tik 2019ra 96 harrera ekitaldia antolatzea, "terrorismoa goratzea" eta "biktimen umilazioa" delituak egozten dizkiete. Bestalde, Sortuko lau kideek datozen orduetan deklaratuko dutela, eta ostean aske geldituko direla jakinarazi du Barne Ministerioak oharrean.

Durangaldeko albiste garrantzitsuak edo azken ordukoak whatsapp bitartez jaso gura dituzu? Bidali ALTA 688 635 041 telefono zenbakira.