Goi mailako txirrindulariek parte hartuko dute Elorrioko ziklo-krosean

Joseba Derteano 2019ko urr. 23a, 10:00

Felipe Orts eta Lucia Gonzalez faboritoen artean daude.

Domekan munduko ziklo-kroslari onenetakoak batuko dira Elorrion, 44. aldia egingo duen nazioarteko krosean. Gizonetan 2017ko irabazlea, Felipe Orts, izango da faborito nagusietako bat. Valentziarra sasoian dago. Joan zen asteburuan 14. amaitu zuen Bernan (Suitza), Munduko Kopako proban. Hiru belgikar izango ditu arerio nagusi, Yannick Peeters, esaterako. Emakumeetan Lucia Gonzalez nabarmendu daiteke, besteak beste.

Juniorretan Julen Aranzabal elorriarra eta kadeteetan Nahia Arregi berriztarra ere nabarmendu zituzten atzoko prentsaurrekoan.

Zirkuitu teknikoagoa

Zirkuituak 2.760 metro ditu. Ibilbidean aldaketa txiki batzuk egin dituzte iazkoa baino teknikoagoa izan dadin. Bestalde, egunotan euria egiten ari denez, baina astebururako eguraldi ona iragarrita dagoenez, “zirkuitua baldintza paregabean egongo da ziklo-krosean aritzeko”, Joseba Gorostiza Elorrioko Txirrindulari Elkarteko ordezkariaren ustez.

ORDUTEGIA-URRIAK 27

09:00; Master lasterketak(30/50/60).

10:00; Kadete neskak eta mutilak.

11:00; Juniorrak.

12:00; Emakumeen proba.

13:00; 23 urtez azpikoa eta gizonen elite maila.

14:00; Master 40.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!