[BIDEOA] Peru Irazola elorriarra laugarren sailkatu du Espainiako Enduro Txapelketan

Joseba Derteano 2019ko urr. 14a, 09:54

Asteburuan Elgoibarren jokatu den proban itxaroten zuena baino postu hobea lortu du.

“Aurrean ibiltzea espero nuen, baina uste nuena baino hobeto sentitu nintzen motor gainean”, adierazi du Jon Zure Moto taldeko kideak. Bere denbora honako hau izan da: 2.48.19. Roman Serrano geratu da txapeldun (2.10.01) eta Josu Artolak (2.29.33) eta Alberto Aranburuk (2.45.04) osatu dute podiuma.

Ekainean Austriako proba prestigiotsu batean parte hartu eta 75. tokian amaitu zuen, 229. tokian irten ostean.

Peru Irazola Elgoibarren, probako aldapa batean gora:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!