[BIDEOA] Peru Irazolaren motor gaineko teknika eta trebetasuna, Austriako proba prestigiotsuan

Joseba Derteano 2019ko eka. 24a, 09:39

Elorriar gazteak erakustaldia eman zuen enduro extreme espezialitateko onenak batu zituen lasterketan, 229. tokian irten eta 75.ean amaituta.

Peru Irazola Arbulu (Elorrio, 1994) 17 urtegaz hasi zen motorrean ibiltzen, osabak erregalatutako Pitbike batean. Baina bere afizioa oraintsu hartu du serio, ingeniari ikasketak amaitu dituenean. Eta emaitzak heltzen ari dira. Ekain hasieran enduro extreme modalitatean dagoen probarik garrantzitsuenean parte hartu zuen, Austrian, eta maila bikaina eskaini zuen. Enduro extreme teknika, erresistentzia eta abiadura uztartu behar diren proba luzeak dira. Austriakoa amaitzeko lau ordutik gora behar izan zituen Irazolak.

Irazola Austriako probako zatirik teknikoenari aurre egiten ageri da bideoko irudietan. Elkarrizketa osoa paperezko alean dago irakurgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!