Azken eraso matxistak salatzeko kotxe karabana egingo dute gaur, Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019ko ira. 11a, 09:50
Argazkia: Joan zen astean egindako elkarretaratzeko argazkia.

Elorrioko Udalak "irmotasunez" gaitzetsi ditu azken asteotako erasoak. 

Astebetean bi eraso matxista eman dira Elorrion. Eraso horiek salatzeko Elorrioko Asanblada Feministak kotxe karabana antolatu du gaur arratsalderako. Kotxe karabana 19:00etan hasiko da plazako aparkalekutik. 

Bestalde, Elorrioko udalak "irmotasunez" gaitzetsi ditu azken asteotan gertatuko erasoak. "Denbora gutxian bi erasoren berri izan dugu, izugarri kezkatzen gaituzte eta irmotasunez errefusatzen ditugu. Erasotzaile orok jakin behar du emakumeenganako indarkeria mespretxatzeaz gain, ez gure herrian ez inon ez dugula onartzen", adierazi dute Elorrioko Udaleko kideek adierazpen instituzionalean. Horrez gain, gaur arratsaldean egingo den kotxe karabanagaz bat egiten dutela esan dute. 

Erlazionatuak

Astebetean bigarren eraso matxista Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019 ira 09 Elorrio

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!