Astebetean bigarren eraso matxista Elorrion

Maialen Zuazubiskar 2019ko ira. 9a, 15:11
Joan zen astean egindako elkarretaratzeko argazkia.

Zapatu gauean eman zen erasoa. 

Astebetean bigarren eraso matxista eman da Elorrion. Ertzaintzak ANBOTOri baieztatu dionez, zapatu gauean emakumezko bat artatu behar izan zuten Durangoko anbulategian bere bikotekiak jo ostean. Bestalde, gizonezkoa atxilotu egin zutela eta epailearen esku gelditu dela jakitera eman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!