Joan zen barikuko eraso matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Elorrion

Anboto 2019ko ira. 5a, 20:04

Hainbat elorriar batu dira gaur arratsaldeko protesta ekitaldian.

Bikotekidea jotzea leporatuta 42 urteko gizonezkoa atxilotu zuten Elorrion joan zen barikuan. Eraso matxista hori salatzeko elkarretaratzea egin dute gaur, 19:30ean, plazan, Elorrioko asanblada feministak deituta. Bertan batu direnek emakume erasotuari eta eraso matxistak bizitzen dituzten emakumee guztiei Elorrion babesgune bat dutela adierazi diete. 

Horrez gain, elkarretaratzean Elorrioko asanblada feministako kideek eraso matxista gertatu eta hiru egunera izan zutela horren berri, komunikabideen bitartez, salatu dute. "Kasu honek, berriz ere, instituzio patriarkalen hutsuneak azalerazi ditu: eraso matxisten aurrean erantzuteko protokoloak dauden arren, hau ez zen momentuan aktibatu", adierazi dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!