Elorrioko Udalak "irmotasunez" gaitzetsi du abuztuaren 29ko erasoa

Anboto 2019ko ira. 3a, 13:38

Bikotekidea jotzea leporatuta 42 urteko gizonezkoa atxilotu zuten Elorrion eta udalak "irmotasunez" gaitzetsi du erasoa. 

Horrez gain, erasotuari eta haren inguruari laguntza osoa eskaintzen diotela esan du udalak. "Gertu izango gaituela jakitera eman nahi diogu eta bere esku jarriko ditugula behar dituen baliabide psikologikoak, juridikoak, sanitarioak, babesekoak eta harrerakoak". 

Bestalde, udalak erasoaren berri izan zuenean informazio guztia batzeko, erakundeen arteko erantzuna koordinatzeko eta biktimari eta honen inguruari arreta emateko asmoz protokoloa aktibatu zutela jakitera eman dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!