Biak-Bat futbol klubak ate irekien jardunaldia egingo du bihar

Joseba Derteano 2019ko uzt. 17a, 13:56
Oraintsu Elorrio eta Sestao futbol taldeek lagunarteko partidua jokatu dute Biak-Bat klubaren alde dirua batzeko.

Elorrioko Eleizalde zelaian izango da.

Nesken futbol harrobia lantzeko aurten sortu duten Biak-Bat futbol klubak ate irekien jardunaldia egingo du eguenean, 18:30ean, Elorrion. 2002 eta 2010 urteen artean jaiotako neska gazteen bila dabiltza futbol taldeak sortu ahal izateko. Interesatuta daudenentzako helbide elektroniko bat sortu dute: biakbatfutbola@gmail.com

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!