Lagunarteko futbol partiduan 1.000 euro inguru batu dituzte Biak Bat klubaren alde

Joseba Derteano 2019ko uzt. 1a, 18:00
Elorrioko eta Sestao Riverreko jokalariak atzo Zaldibarren.

Nesken harrobia lantzen jardungo du klub berriak.

Elorriok eta Sestao Riverrek lagunarteko partidua jokatu zuten atzo Zaldibarko futbol zelaian. Oraintsu nesken harrobiko futbola indartzeko sortu den Biak Bat klubari laguntzea zen helburua. Guztira 1.000 euro inguru batu zituzten.

“Eskerrak eman gura dizkiegu bertaratu ziren ikusle denei, futbol talde biei, Zalduari, Zaldibarko Udalari eta Cafés Baquéri emandako laguntzagatik”, adierazi du Amaia Elgueak, Biak Bat klubeko presidenteak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!