Ziortza Isasi laugarren Bretainiako Itzuliko azken etapan

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 10a, 10:00
Argazkia: Bizkaiko Federazioa (Facebook)

Joan zen asteburuan Euskadiko Txapelketa irabazi ostean, Bretainian jokatu den nazioarteko itzulian laugarren izan da Elorrioko txirrindularia. 

Eguaztenean hasi eta domekara bitartean Bretainiako Itzulia jokatu da. Bertan, Eneicat taldean dabilen Ziortza Isasi elorriarra eta eskualdeko Bizkaia-Durango taldea izan dira. Elorrioko txirrindularik, beste behin, sasoi onean dagoela erakutsi du eta azkenengo etapan laugarren izan zen Jessica Roberts, Kristen Wild eta Marine Quiniouren atzetik. 

Bestalde, Bizkaia-Durangoko Enara Lopezek, Cristina Martinezek eta Lucia Gonzalezek lehenengo 20en artean amaitu dute Bretainiako Itzulia. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!