Isasi eta Gorostiza elorriarrak Euskadiko Txapeldun

Maialen Zuazubiskar 2019ko eka. 3a, 11:30

Ziortza Isasik elite mailan lortu du titulua eta Aroa Gorostizak 23 urtez azpikoetan. 

Zapatuan Euskadiko Txapelketa jokatu zen Ugaon. Lasterketa hasieratik amaierara arte, Elorrioko txirrindulariak izan ziren protagonista, eta sasoi betean daudela erakutsi zuten. Laugarren kilometroan Bizkaia-Durango taldeko Aroa Gorostizak eta Eneicat taldeko Ziortza Isasik aurrera egitea erabaki zuten, eta helmugan lehenengo eta bigarren izan ziren, hurrenez hurren. 

Postu horiei esker, Gorostiza Euskadiko Txapeldun berria da 23 urtez azpiko mailan, eta Isasi eliteetan. 

Isasi bigarren Barrundian
Atzo, berriz, Euskaldu Torneoko lasterketa jokatu zen Barrundian. Bertan, Eustrak-Euskadi taldeko Ana Usabiaga izan zen bizkorrrena, eta Isasik bigarren postua lortu zuen. Gainera, asteburuan lortuako emaitzei esker, elorriarra Euskaldun Torneoko lider berria da. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!