Gontzal Murgoitio elorriarrak Zegama-Aizkorriko juniorren proba irabazi du

Anboto 2019ko eka. 3a, 10:45

Ion Cabada mañariarra, berriz, hamar onenen artean sailkatu da.

Junior mailako probak 10.4 kilometro izan zituen atzo, 505 metroko desnibel metatuarekin. Durango Kirol Taldeko Murgoitiok honako denboran osatu zuen ibilbidea: 45.52. “Lehenengo igoeran lehenengo jarri naiz eta gero ez dut atzera begiratu”, adierazi zuen helmuga zeharkatu bezain laster egin zioten elkarrizketan.

Ion Cabada mañariarra hamargarren tokian sailkatu zen 50.05eko denborarekin.

Durangaldeko beste hainbat korrikalarik ere lortu zuten helmuga zeharkatzea: Unai Iraolagoitia (56.52), Ibai Cebrian (58.07) eta Mikel Gonzalez durangarrek (59.45), eta, Oier Villareal zornotzarrak (1.09.57).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!