Ariznabarreta eta Azkorbebeitia Durangaldeko azkarrenak Zegama-Aizkorrin

Jone Guenetxea 2019ko eka. 2a, 20:53

Oier Ariznabarreta durangarra 99. postuan sailkatu da. Oihana Azkorbebeitia abadiñarra berriz, 105. postuan.

Durangaldeko korrikalariak bost minutuko tartean helmugaratu dira Zegama-Aizkorri mendi maratoian. Gizonetan, Oier Ariznabarreta durangarra (05:04:39) izan da Durangaldeko lehenengoa helmugara heltzen. Bere ostean heldu dira Erlantz Zaldunbide iurretarra (05:05:09) eta Eneko Garitagoitia otxandiarra (05:09:40). Emakumeetan, Oihana Azkorbebeitia abadiñarra (05:06:39) 105. postuan sailkatu da.

Sailkapen orokorrean, Kilian Jornet kataluniarra (3:52:47) eta Eli Anne Dvergsdal (4:36:05) norvegiarra izan dira azkarrenak gizonezkoetan eta emakumezkoetan, hurrenez hurren.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!