Arabako Itzulia jokatu da asteburuan. Bertan, Ziortza Isasi txirrindulari elorriarrak sasoi betean dagoela erakutsi du. Itzulia osatzen duten hiru lasterketetan aurrean ibili ostean, Amurrion jokatutako lasterketan garaipena lortu zuen Isasik, eta itzulia bigarren postuan bukatu zuen, bere taldekide Lija Lazaineren atzetik. Elorriarrak sare sozialetan adierazi duenez, lasterketako "balantzea izugarria" izan da. "Inork ez zuen espero guk itzuli honetan hau egitea", esan du Eneicat taldeko txirrindulariak. Eneritz Iturriagaren gidaritzapean dabiltzan txirrindulariek, bi garaipen eskuratu dituzte eta sailkapen nagusian lehenengo eta bigarren izan dira.
Lasterketa horretan Bizkaia-Durango taldeko txirrindulariak ere izan dira. Bertan, Luisa Ibarrolak 23 urtez azpiko lehenengo urteko txirrindularien sailkapena irabazi du. Horrez gain, bere taldekide Lucia Gonzalez bigarren izan zen atzoko lasterketan.