Ziortza Isasik Burgoseko Itzuliko lehenengo etapa irabazi du

Anboto 2018ko api. 30a, 10:19
Ziortza Isasi helmugaratzen (Argazkia: Facebook; Sopela Women's Team)

Zapatuan eguneko ihesaldian sartu eta esprintean azkarrena izan zen.

Hiru txirrindularik osatutako ihesaldian sartu zen Sopela Women’s Team taldeko txirrindulari elorriarra, Enara López taldekidearekin eta Bizkaia Durango-Murias Team taldeko Colborne britainiarrarekin batera. Azken metroetan Lopezek erasoa jo zuen, Isasi gurpilean itsatsi zitzaion eta esprint indartsu baten bidez, taldeko lana errematatu zuen. "Denbora asko neraman besoak altxatu gabe. Ahaleginak eta sakrifizioak, goizago edo beranduago, bere saria ekartzen du. Beti nirekin daudenei eskaintzen diet", adierazi du Isasik sare sozialetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!