Lan istripuetan hildako beharginak gogoratuko dituzte Elorrioko Gaztetxeak zapaturako deitu duen elkarretaratzean

Anboto 2018ko abenduaren 27a

Duela egun batzuk Elorrion lan istripuan hil zen Correoseko beharginaren heriotza salatu dute. "Heriotza hauek, esplotazioaren ondorio besterik ez dira", diote Gaztetxeko kideek.

Elkarretaratzea abenduaren 29an izango da, Elorrioko plazan,19:30ean.

Bestalde, Gaztetxearen egitarauaren barruan, abenduaren 28an, 22.30ean reggae gaua antolatuko dute..

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!