Correoseko langilearen heriotza salatzeko elkarretaratzea egin dute Elorrion

Anboto 2018ko abe. 17a, 08:37

Hainbat eragilek eta norbanakok joan zen astean lan istripuan hildako beharginaren heriotza salatu zuten Elorrion, atzo.  

Hildakoaren familiari, lagunei eta lankideei doluminak eta elkartasunik beroena adierazi zizkioten elkarretaratzean. Era berean, gogoratu zutenez, "honezkero 67 dira aurten Euskal Herrian lanean hil diren beharginak". Euren ustez, "heriotza hauen atzean ez dago istripurik ezta kasualitaterik ere, lan baldintza gero eta okerragoen ondorio dira".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!