Landa eremuko emakumeen egoera garatu gura duten lau nikaraguarri harrera egin diote Elorrioko Udalean

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 28a, 16:56

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak bultzatutako programa bati esker Elorrioko Udala eta Nikaraguako iparraldeko hainbat komunitate elkarlanean dabiltza. Azaro hasieran Marije Apodaka Elorrioko Udaleko teknikaria eta Leire Milikua abadiñarra landa-eremuko emakumeen errealitatea ezagutu asmoz Nikaraguara joan ziren.

Asteon, berriz, Nikaraguako lau ordezkari Durangaldean daude. Gaur goizean Idoia Buruaga Elorrioko alkateak harrera egin die udaletxean Alejandra de Los Angeles (INGES institutuko zuzendari ordea), Lejan Mora (Wangki Twi Raya lurralde indigenako lehendakaria), Jhonra Noth (San Jerónimo-Sahsa erakundeko presidente ordea) eta Maria Leticia Herrerari ( EDERPROSASA erakundeko presidente ordea).

Euskal Herrian egingo dituzten egunetan bertako emakume baserritarren egoerak ezagutuko dituzte eta baita bertako ekoizle txikien egoera ere. "Euskal Herriko egoeratik oso urrun gaudela konturatu gara. Hala ere, guretzat ona etorri eta hau ikustea babes moduko bat da", adierazi du Lejan Morak.  Idoia Buruaga elorrioko alkateak, berriz, munduko emakumeen artean saretzeko aukera aproposa dela esan du. "Amestutako Elorrio sortzen jarraitzen dugu, Elorriotik Mundurua, Mundutik Elorriora", bukatu du alkateak. 

Horrez gain, beraien egoeraren inguruan ere hitz egingo dute gaur 19:00etan Iturri Kultur Etxean antolatu duten topaketan.

Erlazionatuak

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!