Nikaraguako eta Elorrioko landa-eremuko emakumeak, elkarlanean

Maialen Zuazubiskar 2018ko aza. 27a, 09:00

Nikaraguako landa-eremuko emakumeekin topaketa antolatu dute Elorrion.

Azaro hasieran Marije Apodaka Elorrioko Udaleko teknikaria eta Leire Milikua abadiñarra landa-eremuko emakumeen errealitatea ezagutu asmoz Nikaraguara joan ziren. Bertako emakumeen errealitatea ezagutzeaz gain, Elorrioko Udala landa-eremuko emakumeekin egiten ari den diagnostikoa azaldu zieten eta politikak tokiko administrazioetan zelan ezartzen diren kontatu zieten, besteak beste.

Aste honetan, berriz, Nikaraguako ordezkariak Elorriora etorriko direla jakitera eman du udalak, eta eguaztenerako topaketa antolatu dute Elorrion, besteak beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!