Gaur goizean sare sozialen bidez jakitera eman dutenez Elorrion taberna bateko nesken komunean kamerak topatu dituzte. Elorrioko Udalak, berria kontrastatu ostean, indarkeria matxistaren aurkako II protokola martxan jarri du, sortzen den informazio osoa jaso eta erantzuna koordinatzeko asmoz.
Gainera, gaitzespena adierazteko adierazpen instituzionala kaleratu dute. Bertan adierazi dutenez eraso matxista kasu honetan emakumeen intimitatea urratua izan da eta hori Giza Eskubideen kontrakoa da.
Bestalde, Elorrioko Mugimendu Feministak, eguenerako antolatu duen kontzentrazioa joateko deia egin dute Elorrioko Udaleko kideek.