Bideoan diotenez, herriko erdigunean kokatzen den tabernak erasoa eteteko eta salatzeko pausoa eman du. Uztailean kamera bat topatu zuten, eta orain egun gutxi beste bat. Informazioaren arabera, Elorrioko gizon bat auzipetuta legoke. Ertzaintzak jakitera eman duenez, gizonezkoa ikertu eta inputatu dute.
Elorrioko emakumeei elkartasuna erakusteko eta erasoa gaitzesteko, elkarretaratzea egingo dute eguenean. "Elorrioko emakume guztion aurkako eraso argia da, eta erantzuna ere kolektiboa izango da", esan dute mezuan.