Elorrioko Udalak harrera egin die Euskadiko azpitxapeldunei

Anboto 2018ko api. 30a, 17:27

Gazte mailako Durango-Elorrio errugbi taldea Euskal Ligako azpitxapeldun geratu zen zapatuan eta egun berean Elorrioko Udalak lorpena eskertu zien udaletxean harrera eginda.

Udalbatzarra goraino bete zen errugbilari gazteak hartzeko. Dani Palacios kirol arloko zinegotziak lorpena goraipatu zuen eta errugbi taldeko kapitainak zaleen partetik jasotako babesa eskertu zuen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!