Emozio handiko finalean, Durango-Elorriok ezin izan du Euskal Liga irabazi

Joseba Derteano 2018ko api. 28a, 12:38

Gipuzkoarrentzat izan da garaipena: Babyauto Zarautz 25-19 Durango-Elorrio Nissan Gaursa.

Azken unera arte emozioa nagusitu da. Partidua amaitzeko minutu gutxiren faltan hiru puntuko aldea besterik ez zegoen talde bien artean. Orduan, ostikoz beste hiru lortuta, sei puntuko zuloa ireki dute gipuzkoarrek. Durango-Elorrioko jokalariak zuten denarekin saiatu dira, baina ezin izan dute partidua irabazteko atea irekiko zien entsegua lortu. Final parekatua eta ederra eskaini dute talde biek. Honenbestez, Zarautzentzat da garaikurra eta Espainiako txapelketa jokatzeko eskubidea. Gaurko porrotak ez du orbantzen Durango-Elorrioko gazteek osatu duten denboraldi zoragarria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!