Lander Gallastegi eskiatzaile elorriarrak ikuste-desgaitasuna dutenen Espainiako Eski Txapelketa irabazi du gazteen mailan. Bigarren urtez jarraian lortu duen garaipena da.
Baqueira-Bereten (Aran Bailara, Pirinioak), jokatu zen txapelketa apirilaren hasieran. Slalom modalitatean eta gidari batek lagunduta, ziztu bizian jaisten dira eskiatzaileak eta Gallastegi izan zen denetan azkarrena. Joseba Gonzalez izan zen bere gidaria. Hurrengo egunean beste proba batean parte hartu zuen, baina ez zuen zorterik izan. Jaitsierako une batean ibilbideko zulo batean trabatu eta erori egon zen. Ez zuen minik hartu, baina lasterketatik kanpora geratu zen.